Matematikoki mailaz jaitsi da Añares Rioja ISB

Urola Kostako Hitza 2016ko mar. 2a, 13:03

Iraurgiko Emakumeen Lehen Mailako taldeak ez du partidarik irabazi orain arte, eta sei norgehiagoka gelditzen dira denboraldia bukatzeko. Gaur, asteazkena, partida jokatuko dute Azpeitiko kiroldegian, eta Ferrol izango dute aurkari.

Añares Rioja ISB matematikoki mailaz jaitsi da, denboraldia bukatzeko sei partidaren faltan. Joan den asteburuan Zamoran (Gaztela eta Leon, Espainia) izan zen Joseba Lizarraldek gidatzen duen taldea, eta 87 eta 56 galduta itzuli ziren etxera. Joan den urtean lortu zuten ISBko neskek Emakumeen Lehen Mailara igotzea, baina datorren denboraldian LF2 mailan izango dira. Falta diren sei neurketetako bat irabaztea dute helburu orain Azpeitiko eta Azkoitiko neskek. Gaur, asteazkena, Ferrol hartuko du etxean Añares Riojak. 20.30ean izango da neurketa, Azpeitiko kiroldegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide