Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arnaldo Otegiren harrera ekitaldira joateko autobusa jarri du Azpeitiko Sortuk, eta Orkatzen eros daitezke bidaiarako txartelak. Larunbatean da ekitaldia, Donostiako belodromoan, 17:30ean. Autobusa 15:00etan irtengo da anbulatorio aurretik. Atzo irten zen Otegi espetxetik, eta antolatzaileek esan dutenez, haren etorrera "behar bezala" ospatzeko aukera izango da larunbatekoa.