Gerra Zibileko gorpu baten bila ari dira Lasaon

Eneritz Albizu Lizaso 2016ko martxoaren 1a

(E. Albizu Lizaso) Aranzadi zientzia elkarteko kideak Gerra Zibileko hilotz baten bila ari dira Lasaon, Uresaundi baserriaren inguruan. Jose Azpillaga izena daraman txapa bat eta gurutze bat aurkitu dituzte inguru horietan; eta, baserritarren testigantzak tarteko, uste dute gudari edo soldadu bat fusilatu eta lurperatu zutela han. Jabi Buces Aranzadiko kideak esan duenez, Jose Azpillagaren izenean fusilatutako inor ez dute identifikatuta Azpeitian. Dena den, Euskal Herriko beste txokoren batekoa izan daiteke biktima. Eguerdia bitartean jardungo dute gorpuaren bila zientzia elkarteko hiru lagunek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide