Hasi da aurtengo Txiki Biran egitasmoa, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 29a

Urte guztirako hamar ekitaldi antolatu dituzte Txiki Biran egitasmoaren baitan.

Joan den ostiralean aurkeztu zuten aurtengo Txiki Biran egitasmoaren egitaraua, Azpeitiko Udaleko Gazteria Saileko, Azpeitiko Kultur Mahaiko eta Sanagustin Kooperatibako ordezkariek. Duela urte batzuk jarri zuen martxan Txiki Biran egitasmoa Gazteria Sailak, herriko haurrei eta gaztetxoei hilabetero ikuskizun bat eskaintzeko helburuarekin. Kultur Mahaiak duela bizpahiru urte "herriko haurrak eta kultur taldeak gerturatzeko beharra" agertu zuen, eta Gazteria Sailarekin harremanetan jarri zen Txiki Biran egitasmoa berreskuratzeko. Albistea osorik Uztarria.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide