Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitian Zuhaitz Eguna egin dute gaur goizean. Haur eta helduek jardun dute zuhaitzen landaketan Landetako industrialdean. Eguraldi grisa, baina ateri izan da. Kimu Bat-ekoek lagunduta jardun dute herriko ikastetxeetako haurrek, Lagun Onak Mendi Bazkunakoek, Ingurugiro Etxekoek eta Azpeitiko Udaleko Ingurumen Sailekoek. Talde txikietan banatuta landatu dituzte pago, haritz, urki, artearen... landareak. Lan egin ostean, berriz, Kimu Baten hamaiketakoa izan dute.
[flickr_set id="72157662876217733"]