Atutxa II.ak eta Mugertza II.ak irabazi dute Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketa

Eneritz Albizu Lizaso 2016ko otsailaren 28a

Jon Rekondo eta Ruben Saralegi izan dira bigarrenak; eta hirugarrenak, Laurence O’Toole eta Iker Vicente.

E. Albizu Lizaso (E. Albizu Lizaso) Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertzak irabazi dute Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako finala. Gaurkoarekin, beraz, hirugarren aldiz eskuratu du bikoteak urrezko txapela. Lehia oso estua izan bada ere, azken lanean, txanda librean, tartea atera dute Dima eta Mutrikuko gizonek, eta aise irabazi dute Eusko Label saria. Haien atzetik sailkatu dira Jon Rekondo eta Ruben Saralegi, eta hirugarrenak Laurence O’Toole eta Iker Vicente izan dira. Azken lanak egiten hasterako, Australiakoa eta nafarra ziren aurretik, baina txanda librean denbora asko galdu dute –lehenek baino 2 minutu eta 16 segundo gehiago pasatu dituzte–, eta hor joan zaie txapela. Irabazleek 26 minutu eta 5 segundoan bukatu dituzte lan guztiak, eta 34 segundo gehiago behar izan dituzte bigarrenek. Rekondo eta Saralergik 26 minutu eta 39 segundoko denbora egin dute. Hirugarren sailkatuek. O'Toole eta Vicentek 28 minutu eta 2 segundoan bukatu dituzte lanak; irabazleek baino minutu bat eta 57 segundo gehiago pasatu dute. Honakoak dira denbora guztiak, probaz proba:

Erlojuaren kontra: 45 ontzakoa aizkolari bakoitzak.

  • Atxutxa II.a eta Mugertza II.a: minutu bat eta 27 segundo.
Atutxa II.a: 46 segundo. Mugertza II.a: 41 segundo.
  • O'Toole eta Vicente: minutu bat eta 34 segundo.
O'Toole: 50 segundo. Vicente: 44 segundo.
  • Rekondo eta Saralegi: minutu bat eta 40 segundo.
Rekondo: minutu bat eta 2 segundo. Saralegi: 38 segundo.

Zutik: 60 ontzakoa bien artean.

  • Atxutxa II.a eta Mugertza II.a: minutu bat eta 56 segundo.
  • O'Toole eta Vicente: minutu bat eta 44 segundo.
  • Rekondo eta Saralegi: bi minutu eta 17 segundo.

Abiadura: 60 ontzako bi enbor, bien artean.

  • Atxutxa II.a eta Mugertza II.a: lau minutu eta 36 segundo.
  • O'Toole eta Vicente: lau minutu eta 50 segundo.
  • Rekondo eta Saralegi: lau minutu eta 24 segundo.

Zutik eta etzanda: 45 ontzakoa zutik eta kanaerdikoa etzanda, bien artean.

  • Atxutxa II.a eta Mugertza II.a: bi minutu eta 52 segundo.
  • O'Toole eta Vicente: bi minutu eta 24 segundo.
  • Rekondo eta Saralegi: bi minutu eta 48 segundo.

Lau kanaerdi eta lau 60 ontzako: lan erdira, txanda librean.

  • Atxutxa II.a eta Mugertza II.a: 15 minutu eta 14 segundo.
  • O'Toole eta Vicente: 17 minutu eta 30 segundo.
  • Rekondo eta Saralegi: 15 minutu eta 30 segundo.

Guztira

  1. Atxutxa II.a eta Mugertza II.a: 26 minutu eta 5 segundo.
  2. Rekondo eta Saralegi: 26 minutu eta 39 segundo.
  3. O'Toole eta Vicente: 28 minutu eta 2 segundo.
Gaurko finalean lehiatu den O'Toole australiarrarekin egon da Berria. Irakurri erreportakea, hemen. [flickr_set id="72157664622567950"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide