Azpeitiko Madalena auzoa (Eneko Etxeberria)
Urola ibaiak gainezka egin du Azpeitiko Madalena auzoan (Nerea Uranga/Hitza)
Azpeitiko Enparan kalean autoak garajeetatik ateratzen (Eneko Etxeberria)
Euri asko egin du gaur egun osoan zehar, eta Azpeitian hainbat tokitan ur potzuak sortu dira eta ibaiak gainezka egin du Madalena auzoan. Horregatik, Azpeitiko Udalak uholdeen kontrako protokoloa jarri du abian. Ibaiertzetan autorik ez uzteko ohartarazi du, eta arreta berezia eskatu die Madalena, Enparan kalea eta Jose Artetxe auzoko garajetako jabeei.
Azpeitiko Udalak uholdeen aurkako protokoloa jarri du abian, eta arretaz ibiltzeko eskatu die herritarrei:
- 1. Erreka eta ibai bazterretan ez utzi ibilgailurik. Gerta liteke ibaiak gainezka egitea.
- 2. Madalena auzoan kotxeak ez aparkatzeko seinaleak jarri ditu Udaltzaingoak, eta kotxeak kentzeko eskatu du.
- 3. Kendu ibilgailuak ur-putzuak sor daitezkeen inguruetatik eta urpetu daitezkeen garajeetatik.
- 4. Arreta eskatzen du udalak Enparan kaleko eta Jose Artetxe kaleko garajeetan.
- 5. Ahal bada, ez hartu autorik. Bidaiatu beharra bada, ahal dela, ibili errepide nagusi eta autobideetatik.
- 6. Erretiratu urak eramateko moduko gauza guztiak. Batez ere, kutsadura eragin dezaketen produktu arriskutsuak.
- 7. Begiratu inguruko estolderia ondo dagoen eta bestela abisatu Udaltzaingora (943 15 13 13) edo 112 larrialdi telefonora.
Azpeititik Loiolara arteko bidean, Olazko biribilgunearen inguruan ur potzu handiak sortu dira eta Ertzaintzak jardun du trafikoa zuzentzen. Gaur, larunbata, arratsaldean errepide hori itxita eduki dute, baina gero zabaldu dute.
Zestoan, Alberdineko parean (Azpeitia eta Zestoa arteko errepidean) ere Urola ibaiak gainezka egin du eta errepidean oso poliki ibili behar izan dute ibilgailuek.
Azpeitiko Madalenako ospitalearen ataria (Nerea Uranga/Hitza)
Urola ibaia Azpeitiko Soreasu auzoan (Nerea Uranga/Hitza)
Urola ibaiak gainezka egin du Azpeitiko Madalena auzoan (Nerea Uranga/Hitza)
https://youtu.be/iBcMVNF-eTc