Azpeitiko Sarerekin "elkarlanean aritzeko borondatea" adierazi dute hainbat herritarrek

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2016ko otsailaren 27a

Presoen eskubideen aldeko plataformak Hartu trena! ekimena aurkeztu du gaur Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, herriko eragileen ordezkari eta norbanakoen babesarekin. "Giza eskubideen tren hau martxan dago, eta ez du etenik", diote. Sare Herritarrak abiatu duen Hartu trena! ekimen berria gaur, larunbata, aurkeztu du Azpeitiko Sare Herritarrak. Sanagustin kulturgunean egin duten agerraldian, herriko hainbat sektoretako eragileen ordezkariak zein norbanakoak izan dituzte ondoan Sareko kideek. "Bilbo eta Baionako manifestazioak oso jendetsuak izan ziren, baina argi genuen urtarrilaren 9an ez zela ezer amaitzen. Aitzitik, lanean sakontzeko ordua dugu hau, herriz herri, auzoz auzo eta sektorez sektore sarea ehuntzen jarraitzekoa. Giza ezkubideen tren hau martxan dago, eta ez du etenik", azaldu dute aurkezpenean. Agerraldiaz gehiago Uztarria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide