Lehiaketa abiatu du Urrestillako Festa Batzordeak, sanjuanetako kamisetarako marrazkia aukeratzeko

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 26a

Marrazkiak martxoaren 23rako aurkeztu behar dira Urrestillako Lurdesen dendara eramanda edo urrestillakofb@hotmail.com helbide elektronikora bidalita.

Urrestillako Festa Batzordeak sanjuanetarako kamiseta berriak ateratzen ditu bi urtez behin, eta aurten kamisetetan jarriko duten marrazkia aukeratzeko lehiaketa jarri dute martxan. Sanjuanak eta sorginak izango da ilustrazioa egiteko gaia, eta marrazkiak osoa izan beharko du. Gainera, gehienez, bost kolore erabil daitezke marrazkian, eta haren neurriak A4 orrikoa izan behar du. Hala nahi dutenek leloa ere idatz dezakete. Sanjuanetako elastikoa beltza izango dela jakinarazi dute batzordeko kideek. Marrazkiak martxoaren 23rako aurkeztu behar dira Urrestillako Lurdesen dendara eramanda edo urrestillakofb@hotmail.com helbide elektronikora bidalita.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide