Datorren martxoaren 12an, zapatua, kriseiluen egitasmoa egingo da Azpeitian, Gure Esku Dagok eta Hitzartuk antolatuta. Eta egun horretan bertan bukatuko da
ekainaren 12an independentziaz egingo den herri galdeketari atxikimendua emateko urtarrilean martxan jarri zuten sinadura bilketa.
19:30ean urtarriletik martxoaren 12ra bitartean jasotako sinadurak zenbatuko dituzte, 19:30ean. Hitzartuk, dagoeneko, gainditu du galdeketa egin ahal izateko jarri zuen
1.500 sinadurako erronka, baina sinadurak biltzen jarraitzeko erabakia hartu zuen taldeak.
Ondoren, 20:00etan, "ilusioaren suarekin piztutako kriseiluak" aireratuko dituzte Zelai-Luzen, hala nahi duten herritarrek lagunduta. Modu horretan, "herritarren unea iritsi dela irudikatuko dugu, borondatearen eta elkarlanaren argiak piztuta", azaldu dute egitasmoaren sustatzaileek.
Kriseiluak algai daude jada Azpeitiko Gure Esku Dagoren lokalean, Foru Ibilbideko 7. zenbakian, 2,5 euroren trukean. Gure Esku Dagoko kideek kriseiluak eskuratzeko deia egin dute.