Joan den asteburuan, otsailaren 20 eta 21ean, Euskal Herriko Neguko Absolutuen Txapelketa jokatu zen, Iruñeko Amaya igerilekuan. Absolutuen mailan lehiatu ziren Izarraitz Igeri Elkareko Ainhoa Goenaga eta Pablo Etxeberria. Neguko azken aurreko zita garrantzitsuena izan zuten asteburukoa, eta urrezko domina bat eta zilarrezko beste bat lortu zituen Goenagak.
Igerilari bakoitzak lortutako postuak honako hauek izan ziren:
- Ainhoa Goenaga: 200 bizkar (1. postua), 100 bizkar (2. postua), 50 bizkar (4. postua) eta 50 libre (24. postua).
- Pablo Etxeberria: 50 bizkar (5. postua), 100 bizkar (15. postua) eta 100 libre (33. postua).