Zuhaitz landaketa egingo dute igandean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 24a

Landetan, Sarralle enpresaren ondoko biribilgunean, egingo dituzte landaketak, 10:30ean hasita.

Datorren igandean, otsailaren 28an, Zuhaitz Eguna izango da, eta aurten Landetako industrialdean landatuko dituzte zuhaitzak. Sarralle ondoko biribilgunean elkartuko dira igandean, 10:30ean, bi ordu inguruko ekintza izango da. Lanak bukatutakoan hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Landaketan bertako hainbat zuhaitz sartuko dituzte, hala nola pagoa, haritza, lizarra, artea... Guztira, bost eta sei urte dituzten 30 zuhaitz sartuko dira. Udalak jakinarazi duenez, "herrigunetik aparte dauden industriaguneetako fauna eta flora indartzea da ekintzaren helburura".

Sarralle ondoko biribilgunean elkartuko dira igandean, 10:30ean, bi ordu inguruko ekintza izango da. Lanak bukatutakoan hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide