Ostegunean itzuli beharko dira oilagorretarako txartelak Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 23a

Oilagorra elkartean itzuli beharko dira txartelak, 19:30etik 20:30era bitartean. Bestalde, arrantzarako federatu txartela ere ostegunean bertan atera ahal izango da soziedade horretan.

Azpeitiko Oilagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak ohartarazi du oilagor ehizarako txartelak "derrigor" itzuli behar dituztela ehiztariek. Txartel hori ostegunean itzuli beharko da Oilagorra elkartean, 19:30etik 20:30era bitartean. Dena den, federaziora ere eraman daitezke txartelak. Horrez gain, arrantzarako federatu txartela atera nahi dutenek ere ostegunean izango dute horretarako aukera Oilagorra soziedadean bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide