Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
https://www.youtube.com/watch?v=1OC6COIIjWk
Equo alderdi ekologistak hiru salaketa administratibo jarri ditu, Azpeitiko zezen plazan egindako ahari jokoek Animalien Babeserako Legea eta Ikuskizun Publikoen eta Aisialdiko Ekintzen Legea ez dituztela betetzen argudiatuta. Gainera, beste salaketa bat jarri dute animaliei tratu txarrak emateagatik.
Ahari jokoen bideo bat ere zabaldu dute sare sozialetan, eta bideo horretan bi ahari ageri dira kolpeka. Equo alderdiko bozeramaile Monica Monteaguadok azaldu duenez, "ez da borrokaren helburua ikusten, eta ez dakigu nola amaitu zuten animalia horiek. Jaso ahal izan dugun informazioaren arabera, ahari jokoak ohikoak dira Azpeitian, eta halako ikuskizunek ez dute tokirik garai hauetan".