Turismoaz hitz egiteko bilera egin dute Azpeitiko, Zumarragako eta Oñatiko alkateek

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 19a

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Mikel Biain Oñatiko alkateak bilera egin zuten duela egun batzuk, hiru herrien arteko turismoa elkarlanean sustatzeko aukerak aztertzeko. "Hiru herriak aberatsak dira kultur eta hiri ondasunetan", azaldu dute Azpeitiko udal ordezkariek: "Hori baliatuz bisitarientzat hiru herrien arteko zubi lana nola egin aztertu genuen, elkarlanean jarduteko konpromisoak hartu ditugu, besteak beste, Loiolan egindako bileran".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide