Taldearen 150. urteurrenaren harira, urte guztian hainbat ekitaldi egingo du Udal Musika Bandak

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 19a

Otsailean hasi eta abendura bitartean, ekitaldi ezberdinak egingo ditu Udal Musika Bandak, herriko beste hainbat taldeekin batera. Urte amaieran musika bandaren historioa biltzen duen liburua argitaratzea ere aurreikusten dute.

Atzo, osteguna, Udal Musika Bandak egin zuen agerraldia. (Uztarria.eus) 150 urte egiten ditu aurten Azpeitiko Udal Musika Bandak. Horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dute otsailean hasi eta abendura bitarterako, herriko hainbat talderekin elkarlanean. Hala adierazi zuten bandako kideek, atzo, osteguna, egin zuten agerraldian. Atzo hasi ziren prestatutako ekitaldiekin. Izan ere, agerraldiaren ondoren pintxo-pote musikatua egin zuten Alde Zaharreko tabernetan zehar, musika bandako kideek. Horrela, kaleak girotzen aritu ziren, Azpeitiko Tabernarien Elkartearekin elkarlanean antolatutako egitasmoaren baitan. Informazioa osorik, Uztarria.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide