Festetako kamisetez hitz egiteko bilera egingo dute gaur Urrestillan

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 19a

Ekainean ospatuko dituzte sanjuanak Urrestillan, eta ordurako kamisetak egingo dituzte. Haietan jarriko dituzten marrazkiez hitz egiteko bilera deitu du Urrestillako Festa Batzordeak, gaurko, Urrestillako gaztetxoen lokalean. 18:30ean hasiko da bilkura, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete batzordeko kideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide