Correscalesekin bat egin dute Azpeitiko EH Bilduren udal hautetsiek

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 18a

800 kilometroko lasterketak Bilbo eta Bartzelona batuko ditu, gaur hasi eta otsailaren 22a bitartean. EH Bilduko hautetsiek lasterketaren "enplegua sortu, banatu eta duindu" leloarekin bat egin dute.

Azpeitiko EH Bilduko udal hautetsiak. (EH Bildu) Azpeitiko Udaleko EH Bilduren hautetsiek ere bat egiten dute Correscales lasterketarekin, eta bat egin dute "enplegua sortu, banatu eta duindu" leloarekin. "800 kilometro dituen ibilbidea, Bilbotik Bartzelonaraino, gaurtik otsailaren 22ra bitartean egingo dena; justizia eta duintasunaren alde borrokatzen duten bizipenen arteko konplizitateak saretuz. 80 errelebo, prekarietatearen aurkako borroka partekatuz. Prekarietatearen eta injustuak diren bizi baldintzen aurka. Ez dugu onartzen baldintza horiei men egitea, (batzuen) oparotasunaren izenean bakan batzuk baliabideak pilatzen dituzten bitartean. 80 herri harrera eskertzeko eta horien errealitatetik ikasteko", azaldu dute EH Bilduko kideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide