Hainbat lapurreta egin dituzte Azpeitian eta Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 18a

Asteazkenetik ostegunerako gauean hainbat lapurreta egin zituzten Azpeitian eta Azkoitian. Bi herri horietako toki desberdinetan jazo ziren lapurretak, eta Ertzaintza horiek ikertzen ari da. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Azpeitiko bi tokitan egin zituzten lapurretak: aholkularitza batean eta soziedade batean. Paulo VI. kaleko aholkularitzara atea behartuta sartu ziren lapurrak,eta, besteak beste, ordenagailuak eraman zituzten handik. Enparan kaleko Basazabal elkartera ere sartu ziren gau hartan bertan, eta telebista lapurtu zuten. Gainera, Arana kaleko taberna batean ere saiatu ziren lapurreta egiten, baina ez zuten lortu. Goizean ohartu ziren kaltetuak lapurretez, eta gertaeren tokietan izan ziren Udaltzaingoa eta Ertzaintza. Oraindik zabalik daude lapurreta horien guztien gaineko ikerketak. Zuloa, horman Toki horietan ez ezik, Azkoitia eta Azpeitia arteko Basarte industriagunean ere egin zituzten lapurretak asteazken goizaldean. Udaltzaingoak adierazi duenez, hiru enpresatara sartu ziren lapurrak. Antza denez, industriagune horretako enpresa batean zuloa egin zuten lapurrek, eta handik sartu ziren, ondoren, gainerako lantokietara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide