Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailaren 28an jokatuko da Azpeitian Binakako Urrezko Aizkolari Txapelketa. Hori dela-eta, Azpeitiko Udalak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu, eta zozketan parte hartu nahi dutenek, hilaren 22ra arte eman dezakete izena, Azpeitiko udaletxean bertan edo udalzozketak@azpeitia.eus helbidera idatzita.
Aitzol Atutxa II.a eta Ugaitz mugertza II.a, Laurence O´toole eta Iker Vicente, eta Jon Rekondo eta Ruben Saralegi lehiatuko dira finalean. Norgehiagoka Izarraitz pilotalekuan izango da, 12:00etan hasita.