Bertanen urtarrileko zozketak badu sariduna

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 12a

Begoña Albizuk bi lagunentzako afaria irabazi du, eta Mikel Uria jatetxean gozatu ahal izango du otorduaz.

Begoña Albizu Gotain dendako arduradunarekin. Bertanek zozketa egin du urtarrilean elkarteko dendetan fideltasun txartelarekin erosketak egin dituzten bezeroen artean, eta Begoña Albizu da saritua. Gotain dendan egindako erosketagatik jaso du Mikel Urian bi lagunentzako afaria egiteko saria. Zozketa hilero egiten du Bertanek elkarteko bezeroen artean. Beraz, aurrerantzean ere, bi lagunentzako afariak irabazi ahal izango dituzte erosketak elkarteko fideltasun txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroek. Gainera, Bertan txartela doakoa da eta erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak pilatzen ditu. Horrez gain, ordainketak hiru hilabete atzeratzeko aukera ematen du, inolako interesik ordaindu gabe. Txartela nahi duenak Rural Kutxak Azpeitian duen bulegoan, Foru Ibilbideko 10. zenbakian, eskura dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide