Jon Guridi, Martin Merquelanz, Loren Juarros eta Adrian Lapeña, atzo kontratua berritu ostean. (Reala)
Jon Guridi (Azpeitia, 1995) futbol jokalariak Sanserekin kontratua berritu du. Aurtengo ekainean amaitzen zitzaion kontratua, baina atzo erdietsitako hitzarmenari esker, 2018ko ekainaren 30era arte ariko da Realeko bigarren taldearekin. Guridirekin batera berritu dute kontratua Martin Merquelanzek eta Adrian Lapeñak.
Erdilari azpeitiarrak 2014-2015 denboraldian egin zuen Realeko jubenilen taldetik Sansera jauzia.