Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken egunotako haizean hainbat adar-eta bota dituelako hartu du neurria Udalak. Garbiketa lanak egin ostean zabalduko dute berriro.
Azken egunotan haizeak zuhixkak eta adarrak bota dituelako, Nuarbeko Ibai-eder urtegiaren inguruko bidegorria itxi du Udalak. Izan ere, bidegorria oztopatzen dute horiek eta garbitu bitartean ixteko erabakia hartu dute. Gainera, haizeteak irauten duen bitartean toki horretan paseoan nahiz bizikletan ibiltzea arriskutsua izan daitekeela jakinarazi du udalak. Haizea baretzean ekingo diote garbiketa lanei, eta horiek bukatzean zabalduko dute bidea berriro.