Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txikiteo Elegante egunaren ostean, astelehen karnabala tokatzen da Azpeitian, eta desfilearen aitzakiarekin ehundaka haur eta heldu irten dira gaur, astelehena, mozorrotuta kalera. Udal musika bandarekin Alde Zaharra zeharkatu dute herritarrek, eta plazan bukatu da ibilbidea. Honakoa da astelehen karnabaleko egitaraua:
-16:30. Sokamuturra.
-17:00. Haurrentzako tailerrak, Olazko Andre Mariaren plazan.
-19:30. Musika Banda eta Urolatarrak txaranga.
-23:00. Kolpez Blai perkusioa.
-00:00. Itsasiko Ttuntturroak, eta Los Pasai eta Dunbots txarangen kalejirak.
-01:30. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, udaletxean.
-02:00. Los Pasai txaranga.
[flickr_set id="72157664380641106"]