Matxinbentako festetan haurrak izan dira protagonista

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 6a

Azpeitiko Matxinbenta auzoan santagedak ari dira ospatzen egun hauetan. Gaur, larunbata, arratsaldean haurrak izan dira jaietako protagonistak. Haurrentzako puzgarriak egon dira auzoko frontoian, eta gainera pailazoen ikuskizuna ere izan dute. Ikuskizuna ikusi bitartean, txokolate beroa hartzeko aukera eskaini dute Matxinbentako festen antolatzaileek. Bihar, igandea, festak segida izango du Matxinbentan. Txistulariek goiz eresia eskainiko dute aurrena. Ondoren, itxulapikoak puskatzeko parada izango dute haurrek; eta, 11:45ean pilota txapelketa jokatuko dute Ilunpeko pilotariek. 12:30ean, aldiz, herri kirol erakustaldia izango da. Festei bukaera emateko, otarraren zozketa egingo dute, eta Itzeder eta Txibilter trikilariek girotuko dute auzoa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide