Azpeitiko Kultur Mahaiaren batzarreko irudia. (AKM)
Urtarrilaren 28an, osteguna, egin zuen Azpeitiko Kultur Mahaiak talde eta bazkide norbanakoen 2015ko batzarra. 2015eko jardueraren errepasoa eta 2016ko egitasmoen aurreikuspenak azaldu zituzten bertan. Soreasun sormen espazioa eraikitzeko asmoaz ere aritu ziren; gainera, zuzendaritza berria ere onartu zuten.
2015eko jarduerari dagokionez, Kultur Mahaiak eta bertako Sanagustin Kooperatibak egindako egitasmoak laburbildu zituzten. Udalarekin, herriko kultur taldeekin, eta bestelako eragile eta norbanakoekin izandako elkarlana azpimarratu zuten.
Hemen duzue horri buruzko informazio gehiago.
Albistea osorik,
Uztarria.eus webgunean.