Iker Aizpuru igeriketa egokituko Espainiako txapeldun

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 1a

Parte hartu zuen probetako denborak batuta, txapelketako onena izan zen Aizpuru. Lander Uriak ere lan bikaina egin du txapelketan, eta bere lana ezinbestekoa izan da Euskal selekzioak taldekako sailkapen orokorrean hirugarren postua lortzeko.

Iker Aizpuru podiumeko lehen postuan. (Izarraitz Igeri Elkartea) Larunbatean eta igandean igeriketa egokituko Gazteen Espainiako Txapelketa jokatu zen Valdemoroko (Madril) Valdesanchuela igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko Iker Aizpuruk eta Lander Uriak hartu zuten parte lehian, Kirol Egokituko Euskal selekzioarekin. Bi azpeitiarrek emaitza bikainak lortu dituzte txapelketan. Iker Aizpuruk urrezko domina lortu zuen alebin mailan. 50 metro tximeleta, 50 metro bular, 100 metro libre eta 50 metro bizkar banakako frogetan hartu zuen parte; proba horietako denborak batuta, txapelketako onena izan da azpeitiarra. Iaz ere Espainiako txapeldun izan zen Aizpuru. Lander Uriak ere lan bikaina egin du txapelketan, eta bere lana ezinbestekoa izan da Euskal selekzioak taldekako sailkapen orokorrean hirugarren postua lortzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide