Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur eguerdian Azpeitiko Landeta industrialdeko Ogi Eder okindegian sutea izan da. Labe batek sua hartu du, eta orduan okindegian lanean ari ziren langile guztiek lantegitik irten dute. Beraz, kalte pertsonalik ez da izan, bai ordea kalte materialak. Suhiltzaileen hiru kamioi, ertzainak eta Azpeitiko udaltzainak bertaratu dira sua izan den lantegira.