Euri-urak modu egokian jasotzeko lanak hasi zituzten joan den astean Azpeitiko Plaza Txikian. Orain arte euri-urak bideratzeko kanal bat zegoen plazako lur azpian, eta beste hodi bat sartu dute uraren bidea zuzentzeko. Lurrean, berriz, lau sareta gehiago jarri dituzte urak jaso ahal izateko, eta malda txiki bat ere egin dute urari bidea errazteko.
Horrez gain, Udalak jakinarazi duenez, galtzada-harrien formak eta ura bideratzeko jarritako sareten arteko junturak "gero eta handiagoak" ziren, eta konpondu egin dituzte "ondorioak izan aurretik".