Pobreziarekin amaitu. Justizia soziala lelopean, Donostiako etxegabearen heriotza salatu dute gaur, larunbata, 50 herritar inguruk Azpeitian. Elkar-ekin taldeak deitu du elkarretaratzea, eta "balorazio ona" egin dute; izan ere, haien arabera, oraindik kosta egiten da halako gertakarien aurrean "kalera irtetea". "Pasa den astean jakin dugu munduko 61 pertsona aberatsenak direla ondasunen %50aren jabe", azaldu dute. Horren ondorioak dira, Elkar-ekineko kideen arabera, jendea kalean egotea, gerrak piztea, gaixotasunak, goseteak eta abar.
Gaia Azpeitira eramanda, gogorarazi dute herritarren %5 inguru pobrezia egoera larrian aurkitzen dela, eta %15 inguru bazterketa arriskuan. Azpeitiko Udalak egin zuten
herriko pobrezia datuen inguruko ikerketa 2014an. "Negu honetan, oraindik ere, ehundaka pertsona izango dira arropa edo janari bankura joango direnak edo ezingo dutenak berogailua piztu. Beste asko, berriz, ezer gabe geldituko da, oraindik ere lotsa ematen digulako laguntza eskatzea", esan dute. Hori dela-eta, garrantzitsutzat jo dute "elkartasun sareak eratzea" eta justizia egoera baten alde "lanean jarraitzea".
Mikel Markezen
Gaur ere abestia kantatu dute hara gerturatu direnek:
https://youtu.be/tz7F0DMhUc8