691 sinadura lortu ditu astebete baino gutxiagoko tartean Hitzartuk

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 22a

691 sinadura jaso ditu Hitzartu elkarteak pasa den larunbatetik gaur artean, astebete eskasean. Hori dela-eta, eskerrak eman dituzte beraiengana gerturatu direnei: "Zuei esker gero eta hurbilago dugu ekainaren 12ko herri galdeketa, gero eta gertuago dugu erabakitzeko eskubidea". Lanean jarraituko dutela azaldu dute, erronka bete bitartean. "1.500 sinadura lortzea dugu xede, eta orain artean bezala, azpeitiarren parte-hartzea sustatuz eta lan talde irekietan lan eginez jarraituko dugu", nabarmendu dute Hitzartuko kideek. Bide horretan lagundu nahi dutenek edo sinadura eman nahi dutenek hitzartuazpeitia@gmail.com helbidera idatz dezakete edo Azpeitiko Gure Esku Dago-ren lokalera azaldu, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era eta astearte eta zapatuetan 10:30etik 12:30era. Hitzartuk eskerrak eman dizkie Ihintza Agirretxe, Alex Berasategi eta Xanti Rodriguez argazkilariei, "laguntza guztiarengatik". Honakoa da aurkezpen ekitaldiko argazki bilduma: [flickr_set id="72157663643390872"] Honakoa da aurkezpeneko bideoa: https://youtu.be/etFRTsVdWV4

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide