Herritarrek danbor soinuz agurtu zituzten atzo gauerdian 2016ko San Sebastianak. Sei taldek hartu zuten parte banderaren jaitsieran; 23:15ean abiatu ziren Bustinzuriko Errebaletik Alkartasuna, Oilagorra, Loiolabide-Zahar, Oñatzbideko gastadoreak, Zulozabal eta Loiolatxo taldeak. Kalejira egin ondoren, gauerdirako plazan ziren talde guztiak, eta danborradako pieza guztiak jo zituzten Udal Musika Bandaren laguntzarekin.
Argazki bilduma ikusgai,
Uztarria.eus-en.