Umeen danborradako argazki bilduma

Eneritz Albizu Lizaso - Julene Frantzesena 2016ko urtarrilaren 20a

Eguraldia lagun, umeen danborradak hartu du San Sebastian eguneko eguerdia. Inazio Agirreri eskainitakoa izan da aurtengo karroza eta haren alargunari lore sorta eman dio Udalak.

Eguraldi eguzkitsua lagun, haurren danborradak hartu du Azpeitia, San Sebastian eguneko eguerdian. Alai eta gogoz ibili dira kalez kale, Azpeitiko Ikasberri Ikastolako, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Iraurgi Ikastetxeko, Itsasi Euskal Kultur Taldeko eta Juan Antxieta Musika Eskolako taldeekin atera diren haur eta gaztetxoak. 12:30ean atera dira talde guztiak Bustinzuriko Errebaletik eta Artzubitik, eta 14:00ak jota bukatu dute emanaldia, plazan. Urte askotan San Sebastian eguneko danborradarako karroza egin izan zuen Inazio Agirre Edertiri eskainitakoa izan da aurtengo karroza. Hain justu haren bilobetako batek, Naiara Larrañagak, egin du aitonari eskainitako karroza. Udalak plazan egin dio omenaldia Edertiri, talde guztiak bertaratu direnean. Eneko Etxeberria alkateak lore sorta eman dio Carmen Eizmendiri, Agirreren alargunari. [flickr_set id="72157663047849009"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide