Sinadurak biltzen arituko dira Hitzartuko kideak egunean zehar

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 20a

Hitzartu elkarteko kideak sinadurak biltzen ari dira Azpeitiko kaleetan, goiz-goizetik. Jende ugari bildu da Artzubian eta plazan jarritako mahaietara, eta arratsaldean ere sinatzeko aukera eskainiko dute: Olazko Amaren plazan, plaza nagusian eta Perez Arregin egongo dira. Hitzartu elkarteak Azpeitian erroldatutako 1.500 herritarren sinadurak biltzea du xede, ekainaren 12ko herri-galdeketa egiteko babesa izan dezan. 1.500 sinadura horiek lortuz gero, herritarrei honako galdera egingo diete: Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar? Erantzuna Bai edo Ez izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide