Eguraldia lagun hasi dute herritarrek San Sebastian eguna. Atzoko danbor festaren ajeari aurre eginez, diana, prozesioa eta meza egin dituzte goizean. Goizeko dianaren ostean, eta meza aurretik, zaindariaren irudiarekin prozesioa egin dute dozenaka lagunek Alde Zaharrean. Ohiturari jarraituz, Ardozaleak eta Gure Ametsa taldeek parte hartu dute dianan eta prozesioan, eta meza hasterako San Sebastian martxa jo dute parrokia barruan, Udal Musika Bandaren laguntzarekin.
Sokamuturra ere hasi da dagoeneko, eta haurren danborrada minutu gutxi barru hasiko da.
Hemen San Sebastian egunaren festa egitaraua:
- 12:00. Sokamuturra.
- 12:30. Umeen danborrada, Artzubitik eta Aranatik abiatuta.
- 16:00. Haur parkea, Olazko Andre Mariaren plazan.
- 16:30. Sokamuturra.
- 23:15. Bandera jaitsi arteko danborrada. Alkartasuna, Ollagorra, Loiolabide Zahar, Oñazbideko Gastadoreak, Zulo Zabal eta Loiolatxo dira aurten parte hartuko duten taldeak.
- 00:00. Banderaren jaitsiera.
[flickr_set id="72157663609251051"]