ARGAZKI BILDUMA: Sansebastianetako helduen danborrada

Eneritz Albizu Lizaso - Julene Frantzesena 2016ko urtarrilaren 20a

San Sebastian jaietako helduen danborrada ospatu dute gaur, asteartea, Azpeitian. 22:15ak inguruan hasi da desfilea, eta 00:00ak baina lehenxeago bildu dira danborjole guztiak plazan, 00:00etan puntuan San Sebastian martxa eta Soreasuko Sebastian abestia jotzeko. Lau taldek egiten zuten urteurrena aurten: mende erdia bete dute Alkartasunak eta Zezen zaleek; eta 25 urte, berriz, Zokoak eta Sanjuandegik. Azpeitiko Udalak aitorpena egin die talde horiei, eta oroigarri bana eman die ordezkariei. Jaiak jarraitu egingo du hogeitalau orduz, bihar, asteazkena, bandera jaitsi arte. Umeen danborrada izango da hurrengo hitzordua, 12:30ean, Aranatik eta Artzubiatik hasita. [flickr_set id="72157663031794279"] [flickr_set id="72157663673642046"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide