Ordu gutxiren faltan, prestaketak nagusi

Eneritz Albizu Lizaso - Julene Frantzesena 2016ko urtarrilaren 19a

Eguerdiaz geroztik, helduen danborradako prestaketak nabari daitezke ile-apaindegietan, soziedadeetan eta kalean. 22:15ean hasiko da helduen danborrada, Errebaletik eta Artzubitik.

Ordu gutxi falta dira aurtengo helduen danborrada hasteko, eta herritar ugari prestaketa lanetan dabil buru-belarri. Eguerdi partetik ile-apaindegietan dira gaur gaueko danborren desfilean aterako diren kantinerak eta banderadunak; soziedadeetan hasiak dira jada afariak prestatzen; eta soinu teknikariak-eta Perez Arregi plazatxoan pantaila erraldoia muntatzen eta kaleko megafoniaren soinu probak egiten ari dira. Gaur, San Sebastian bezpera, 22:15ean hasiko da helduen danborrada Bustinzuriko Errebaletik eta Artzubitik. Umeen danborrada, berriz, bihar, San Sebastian egunez, izango da, 12:30ean hasita. [flickr_set id="72157663017388809"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide