Hitzarturen BIDEOA: "Mila esker Hitzarturekin bidea hasi duzuen guztioi"

Urola Kostako Hitza 2016ko urt. 19a, 11:15

https://youtu.be/etFRTsVdWV4 Larunbatean aurkeztu zuen Hitzartu erabakitzeko eskubidearen aldeko elkarteak Azpeitian herri galdeketa egiteko proposamena. Bertako irudiekin osatu dute bideoa, eta honako oharra helarazi dute:
Azpeitian erabakitzeko eskubidea aldarrikatzetik gauzatzera igaroko gara 2016ko ekainaren 12an. Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar? galderari Bai edo Ez erantzun beharko diote herrian erroldatutako 16 urte edo gehiagoko pertsonek. Gure proposamena aurkeztu genuen larunbatean, urtarrilak 16, eta harekin bat egin zuten 160 herritar inguruk. Honakoa da larunbateko aurkezpeneko bideoa. Eskerrak eman nahi dizkiegu erabakitzeko eskubidearen aldeko bidea gurekin hasi duten guztiei. Herritarren garaia da, ez dago zalantzarik. 1.500 sinadura biltzeko lanean ari gara, herri galdeketa egiteko babesa izan dezagun. San Sebastian egunean kalean aurkituko gaituzue. Ostegunetik aurrera, berriz, Gure Esku Dagoren lokalean –Foru Ibilbidea 7an–. Auzoz auzo ere egingo ditugu geldialdiak hemendik aurrera. Unea iritsi da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide