Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, tabernako atea behartu zuten bi lagunek, eta hainbat gauza eraman zituzten; hala nola hestebeteak, etxetresna elektrikoak, gazta, likoreak, olioa eta tabako kaxak. Ertzaintzak esan duenez, bi atxilotuek aurrekariak dituzte eta epailearen esku utzi dituzte.
Atzo, igandea, bi pertsona atxilotu zituzten Donostian, joan den ostegun goizaldean Azpeitiko Pastorkua tabernan lapurreta egitea egotzita. Ertzaintzak jakinarazi duenez, tabernako atea behartu zuten bi lagunek, eta hainbat gauza eraman zituzten; hala nola hestebeteak, etxetresna elektrikoak, gazta, likoreak, olioa eta tabako kaxak.
Tabernako jabeek salaketa jarri zuten Azkoitiko Ertzainetxean, eta ertzainek atzo, igandea, atxilotu zituzten ustezko bi lapurrak, Donostian. Ertzaintzak adierazi duenez, atxilotuetako batek 38 urte ditu, eta besteak 40; azken horrek, joan den ostegunean Azkoitian egindako Opel Zafira autoaren lapurretarekin ere zer ikusia du.Ertzaintzak esan duenez, igande eguerdiko ordubiak pasata, Getaria parean ikusi zuten lapurtutako autoa, eta barruan zihoazen 33 urteko emakumea, 38 urteko gizona, eta Pastorkua tabernako lapurretagatik atxilotutako 40 urteko gizonari leporatu diete autoaren lapurreta. Dagoeneko itzuli diote autoa haren jabeari.
Ertzaintzak adierazi duenez, Pastorkua tabernako lapurreta dela eta atxilotutako bi pertsonek aurrekariak dituzte eta gaur utzi dituzte epailearen esku.