"Lanean ala jolasean" ari zen ez zekien gizonaren bizitzaren zertzeladak, argitara

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2016ko urtarrilaren 17a

Jose Luis Frantzesena Schubert-i eskainitako biografia aurkeztu zuen atzo, larunbata, Uztarria Komunikazio Taldeak, Sanagustin kulturgunean. Maialen Etxanizek idatzitako hau da Uztarriak 2009an hasi zuen liburuxka biografikoen egitasmoaren hamabigarren eta azken emaitza.

Maialen Etxaniz eta Jose Luis Frantzesena, liburuaren egilea eta protagonista, Sanagustinen. (Uztarria) Beti musikari lotuta, eltze askotako burruntzalia izan da eta da Jose Luis Frantzesena Schubert, eta horren adierazle izan zen atzo, zapatua, Sanagustin kulturgunean elkartu zen jende mordoa. Hantxe aurkeztu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak Schuberti eskainitako liburuxka biografikoa, Maialen Etxanizek idatzi duena. Urola Kostako Hitzak pasa den astean elkarrizketa zuen Etxaniz. Protagonistak eta egileak, biek hartu zuten hitza aurkezpenean. Albistea osorik, uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide