San Sebastian bezperako danborrada udaletxeko balkoitik ikusteko izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2016ko urt. 15a, 16:43

(E. Albizu Lizaso) San Sebastian bezperako danborrada udaletxo balkoitik ikusteko aukera jarri du Azpeitiko Udalak. 20 pertsonek izango dute lekua, eta izena ematen dutenen artean zozketa egingo dute. Astelehena 10:00ak bitartean eman behar da izena, eta eguerdian egingo dute zozketa. Izena emateko, mezu elektronikoa bidali behar da komunikazioa@azpeitia.eus webgunera edo udaletxeko harrerara joanda.

San Sebastian festetako egitaraua

Urtarrilak 17, igandea:

  • 12:00. Sokako zezen txikia Erdikaletik plazara eta, ondoren, zezen txikiak eta poniak plazan, Zezen Beltzek antolatuta.
  • 12:30. Danborrada Sanjuandegin, Sanjuandegi eta Loiolabide Zahar taldeekin.
  • 16:30. Sokamuturra, ohiko ibilbidean.
Urtarrilak 19, asteartea, San Sebastian bezpera:
  • 22:15. Olazko Andre Mariaren plaza ingurutik irtenda, herriko kaleetan.
  • Gauerdian, talde guztiak bilduta, udaletxean bandera igo eta Plaza Nagusian danborradako abestiak joko dituzte. Tartean, Udalak oroigarriak emango dizkie 50. urteurrena beteko duten Alkartasuna eta Zezenzaleak taldeei eta 25. urteurrena beteko duten Sanjuandegi eta Zokoa taldeei.
Urtarrilak 20, asteazkena, San Sebastian eguna:
  • 09:00. Txistularien eta musika eskolaren goiz-eresia.
  • 09:30. Ardozaleak eta Gure Ametsa taldeen, Udal Musika Bandaren eta musika eskolako txilibitu-jotzaileen diana.
  • 10:15. Herriko agintariak korporazioan joango dira Soreasuko San Sebastianen parrokiara.
  • 10:30. Prozesioa, parrokiatik abiatuta.
  • 10:45. Meza.
  • 12:00. Sokamuturra.
  • 12:30. Umeen danborrada, Artzubitik eta Aranatik abiatuta.
  • 16:00. Haur parkea, Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 16:30. Sokamuturra.
  • 23:15. Bandera jaitsi arteko danborrada. Alkartasuna, Ollagorra, Loiolabide Zahar, Oñazbideko Gastadoreak, Zulo Zabal eta Loiolatxo dira aurten parte hartuko duten taldeak.
  • 00:00. Banderaren jaitsiera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide