Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elosiaga auzoko sagardotegian 20:30ean hasita egingo dute irekiera festa. Añota sagardotegiaren 25. urteurrena ere ospatuko dute gaurko ekitaldian.
Gaur, ostirala, zabalduko dute Azpeitiko Añota sagardotegiko txotx denboraldia. Elosiaga auzoko sagardotegian 20:30ean hasita egingo dute irekiera festa, eta Amets Arzallus bertsolaria arduratuko da txotxa zabaltzeaz. Gainera, Añota sagardotegiaren 25. urteurrena ere ospatuko du gaurko ekitaldian.
Ondoren, afaria izango dute eta, afalostean Euskal Herriko bertsolari txapeldunarekin batera ariko dira kantuan Iñaki Murua eta Xebastian Lizaso.
Añota sagardotegiko arduradunek Elosiagara joateko autobusa jarri dute. Azkoitiko liburutegi aurretik aterako da 20:15ean, eta Azpeitiko anbulatorio aurretik, berriz, 20:30ean.