Azpeitiko umeak ere hasi dira danborrak astintzen

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 14a

Gaur, osteguna, egin dute lehen entsegua, Izarraitzen. Bihar eta astelehenean ere egingo dituzte, 16:00etan hasita.

https://www.youtube.com/watch?v=q2AF7joL020 Umeek gaur, osteguna, hasi dituzte San Sebastian egunez egingo duten danborradarako entseguak. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Iraurgi Ikastetxeko eta Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek danborradan joko dituzten pieza guztiak entseatu dituzte Izarraitz pilotalekuan. Gogoz eta ilusioz astindu dituzte haurrek danborrak, atabalak, zuzendarien makilak eta banderak. Bihar, ostirala, eta astelehenean ere egingo dituzte entseguak, 16:00etan hasita, Izarraitzen. Hemen, argazki batzuk. [flickr_set id="72157663549602925"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide