Helduen danborradako lehen entsegua iruditan

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 14a

Atzo, asteazkena, egin zuten helduen danborradako aurreneko entsegua Izarraitz pilotalekuan; ehunka lagun izan ziren bertan.

https://www.youtube.com/watch?v=UJdV1ZDvWDc&feature=youtu.be Atzo, asteazkena, egin zuten helduen danborradako taldeek aurreneko entsegua Izarraitz pilotalekuan. Danborjole eta zuzendari berriak ikusi ahal izan ziren atzokoan; helduen danborradan kantinera, danbor-jole edo zuzendari lehen aldiz irtengo den jendea, hain zuzen. Gaur, bihar eta astelehenean ere, heldu eta umeen entseguak izango dira herrian, San Sebastian bezperako danborrada prestatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide