Miren Garate kazetari azpeitiarrak irabazi du Tene Mujika beka

Urola Kostako Hitza 2016ko urt. 14a, 14:05

Azken urteetako ekonomia krisiak izan dituen eraginak kontatuko ditu BERRIA egunkariko kazetariak liburuan.

Miren Garate kazetari azpeitiarra (Berria.eus) [Iñigo Astiz. Berria.eus] Zifren atzean dagoen haragia. Funtsean, hori da Miren Garate BERRIA egunkariko kazetariak Ekaitzaren zipriztinak lanarekin erakutsi nahi duena. "Krisiak agerian utzi du makroekonomiak zenbateko eragina duen gure eguneroko bizitzetan", eta eragin hori da berak aztertuko duena. Euskal Herriko historia hurbila aztertzeko ez-fikziozko lanak bultzatzen dituen Tene Mujika beka irabazi du proiektu horrekin, eta orain urtebete izango du lana burutu eta liburua argitaratzeko. "Liburuak kontatuko du krisia nola ari zaien eragiten herritarrei. Adibidez, nola eragin dit niri dirua aurreztua zuen pertsona bezala, atzerritar bezala, ama bezala edo langileak kaleratu dituen enpresari bezala". Informazio gehiago Berria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide