Lehen danbor hotsak hasi dira Azpeitian

Eneritz Albizu Lizaso 2016ko urtarrilaren 13a

San Sebastian bezperako danborradako lehen entsegua egin dute gaur, asteazkena, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

(E. Albizu Lizaso) Astebete baino gutxiago falta da sansebastianetarako, eta horren jakitun, azpeitiarrak ari dira danborradako abestiak entseatzen. Gaur, asteazkena, bildu dira talde guztiak lehen aldiz, Izarraitz pilotalekuan, eta abesti denak errepasatu dituzte. Danborjole eta zuzendarien artean, lehen aldiz irtengo den jendea ere bazen; batzuen esperientzia batu da besteen ilusioarekin. Gaurtik aurrera, heldu eta umeen entseguak izango dira herrian, astearte gaueko danborrada preziatua iritsi bitartean. [flickr_set id="72157662809207799"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide