Azpeitian azoka plaza. (E. Albizu Lizaso)
Azpeitiko azoka plazako lanak urtearen amaierarako bukatuko dituzte, Eneko Etxeberria alkateak adierazi duenez. Otsail bukaeran lanen lehen fasea bukatuko dute, goiko solairukoa; eta, ondoren, beheko soilairuko obrak eman behar zaizkio enpresa bati. Horretarako, aurrekontuak berrikusi beharko dituztela azaldu du Etxeberriak.
Antzibarrek lehen fasea
Antzibar eraikuntza enpresa ari da azoka plazako goiko solairuko obrak egiten, eta lantoki horrek bukatuko dituela azaldu du alkateak. Azpeitiko enpresak langileak kaleratzeko enplegua erregulatzeko iraungitze txostena aurkeztu zuen, eta administratiboki bere jarduna utzi ez badu ere, langileak kaleratzeko erabakia hartu dute. Enpresakoen arabera, "obratan izandako galeren ondorioz hartu behar izan dugu erabaki hori".
Etxeberriaren hitzetan, lana bukatzeko "konpromisoa" hartu zuen Antzibarrek, eta "bete egingo dute".
2016ko bukaerarako prest egongo da Azpeitiko azoka plaza, beraz, eta printzipioz, Urola Erdiko Mankomunitateko eta Lapatx zabortegiko bulegoak jarriko dituzte bertan, gune komun batzuekin.