Bihar bukatuko da Azpeitian Cambridgeko azterketak egiteko izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 10a

Azpeitiko Iraurgi Ikastetxea Cambridgeko Unibertsitateak baimendutako zentro aztertzailea da eta bertan egiten dira azterketak. Izen-ematea irekia da eta bihar, astelehena, da izena emateko azken eguna.

Bihar, astelehena, amaituko da Azpeitiko Iraurgi Ikastetxean Cambridgeko azterketak egiteko izena emateko epea. Iraurgi Ikastetxea Cambridgeko Unibertsitateak baimendutako zentro aztertzailea da eta izen-ematea irekia da. Beraz, nahi duen orok eman dezake azterketetarako izena. Honako mailetako ingeleseko azterketak egin daitezke: The Cambridge Preliminary English Test (PET), The Cambridge First Certificate in English (FCE), First for Schools (FCEfs), The Cambridge Certificate in Advanced English (CAE) eta The Cambridge Certificate of Proficiency in English (CPE). Maila guztietako azterketak martxoan hasiko dira eta mailaz maila egutegia desberdina izango da. Informazio gehiago Iraurgi ikastetxearen webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide