Gorka Karapeto eskalatzen. (Victor Montilla)
Non eta noiz egin zenituen 9a mailako bi bideak?
Biak abenduko zubian egin nituen. Lagun talde batekin joan nintzen Kataluniara, Tarragonan dagoen Siuranara, eta han egin nuen lehenengoa. Bide horren izena
Estado critico da. Batetik, lehendik begiz jota neukalako aukeratu nuen. Gustatzen zaizkizun bideak aukeratzera joaten zara, ez bakarrik zailtasunari begiratuta; kasu honetan, gainera, zailtasun maila hori zeukan. Bestetik, joan nintzen lagun taldeak ere leku horretara joan nahi zuen eskalatzera. Zailtasun jakin bat duten bideak egiteaz gain, lagunartean egotea gustatzen zaigu. Bigarren bidea, berriz, bidaia hartatik bueltan gentozela egin nuen. Kataluniatik itzulerakoa Lleidatik Huescan barrena egin genuen eta Vadillon geratu ginen. Han 9a zailtasuneko beste bide bat dago,
Supernowa. Iaz bertan egon nintzenean ondoko beste bide bat eskalatzea lortu nuen eta, beraz, hura ere 'fitxatuta' neukan. Eta, bolada onean geundela ikusita eta bidaia aprobetxatuz, saiatzea erabaki genuen.
Zer izan zen gehien kostatu zitzaizuna?
Bigarren bidea egitea,
Supernowakoa. Asteburuarekin lotuta, guztira bederatzi egun egin genituen kanpoan, eta bueltako bidean gelditu ginen Huescan. Kataluniako egonaldian sasoi aldetik goi-goian sentitzen nintzen bezala, etxerakoan jada beheraka nindoan, nekea ere gero eta handiagoa zen. Vadilloko bidea probatu, eta egiteko aukerak ikusten nituen, baina nagia ere handia ematen zidan: gorputzeko mina, azala, neka-neka eginda nengoen... Psikologikoki horri aurre egitea izan zen zailena; 'hemen nagoenez, ahalegina egingo diat' esatea. Bestela, nahiko erraza izan zen, ingurukoek ere erraztu egin zidaten.
Elkarrizketa osoa Uztarria.eus-en.