Ertzaintzak polizia lerroa jarri du gaur Iñaki Azpiazu kalean. (Julene Frantzesena)
Atzo, osteguna, 22:30ak aldean, gizon batek labankada jaso zuen Azpeitiko Iñaki Azpiazu kalean, eta Donostiako Ospitalera eraman zuten. Hainbat anbulantzia eta Ertzaintzaren auto bertaratu ziren gertaeraren tokira.
Gaur goizean polizia lerroa jarri dute ertzainek Iñaki Azpiazu kalean, eta erasotzailea atzemateko ikerketa zabalik dagoela adierazi dio Ertzaintzak
Urola Kostako Hitzari.